Lege-oharra
1. Titulartasuna
Unminutoaldia.org Mundukide Fundazioaren (NAN-zenbakia G-20673604) Interneteko domeinua da. Zarugalde kalea 30, 20500 Arrasate. Telefono-zenbakia: 943 772 010
2. Sarbiderako gomendioak
Egokitua dago smartphone, tablet eta mahaigainetara (gutxieneko kalitatea 1024 x 768).
Bateragarria da nabigatzaile eta plataforma gehienekin:
Google Chrome
Mozilla Firefox
Internet Explorer 11
Safari 7+
3. Edukien erabilera
Webgune honetako eduki oro "Creative Commons" lizentziapean dago. Hori dela-eta, aske zara kopiatu eta zabaltzeko, ondorengo baldintzak kontuan hartuta:
Aitorpena. Webgunea izendatu behar duzu sortzailea edota lizentziaren jabearen izena zehazten. Era berean, irudiak erabiltzean iturria izendatu beharko duzu, ondorengo adibidean zehazten den moduan "Iturria: MUNDUKIDE Webgunea".
Salmentarik ez. Edukiak ezin dira salmentarako helburuarekin erabili.
Lizentzia berdinapean partekatu. Webgunea aldatu eta eraberritzen baduzu, edota antzeko webgune bat sortu, lizentzia berdinarekin egin beharko duzu soilik.
4. Pribatutasuna
Webgune honetako inprimakietan jasotako informazio oro isilpekoa da, eta MUNDUKIDEren fitxategian gordeko da "Datuak Babesteko" 15/1999 eta "Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen" gaineko LSSI 34/2002 legeen arabera.
5. Ordainketa elektronikoak
Zure txarteleko datu guztiak "LABORAL KUTXA" bankutik zuzenean eratorritako pantaila batean idatziko dira, eta bertan idatzitako datu oro bertara bidaliko dira. MUNDUKIDEk ez du sarbiderik izango datu horietara. Horrela, bada, MUNDUKIDEk erabaki du ekarpena egiteko segurtasun handiagoa izango duzula.
Ordainketa kreditu txartelarekin egitean, kobraketa eskaera egiten den momentuan egingo da.
MUNDUKIDEn edozein kreditu txartel seguru erabil daiteke (CIP kodea duen edozein).
6. Aldaketak
MUNDUKIDEk eskubidea dauka webgunean behar adina aldaketa egiteko; edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edota gehitu ahal izango ditu, eta euskarri honetan kokatuko ditu.
7. Cookien erabilera
MUNDUKIDEk jakinarazten du cookie-ak erabili ahalko dituela ERABILTZAILEAren nabigazioa webgunean pertsonalizatu eta ahal bezain neurrian errazteko. Cookie-ak ERABILTZAILE anonimoarekin eta bere ordenagailuarekin lotzen dira, eta ez dute ERABILTZAILEAren datu pertsonalen inguruko erreferentziarik eskaintzen. ERABILTZAILEAk nabigatzailea konfiguratu ahal izango du MUNDUKIDEk bidalitako cookien berri eman, eta euren instalazioari uko egiteko, edukien sarbidean eragin gabe.
8. Estekak
Webgunean Interneteko bestelako webguneen estekak eta hiperestekak azaltzen diren kasuetan, MUNDUKIDEk ez ditu gune horiek eta edukiak kontrolatuko. Bestalde, MUNDUKIDEk ez du bere gain hartuko webgunetik kanpoko esteketako edukien inguruko erantzukizunik, ezta Interneteko hiperesteka edota webguneetako edozein material edo informazioren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zuzentasuna, egiazkotasuna eta konstituzionalitatea ere.
Era berean, webgunean kanpoko loturak sartzeak ez du webgune horien enpresekin inongo loturarik eragingo.
9. Kanporatze-eskubidea
MUNDUKIDEk eskubidea izango du webgunera eta bestelako zerbitzuen sarbidea mugatu edota ezabatzeko Erabileraren Baldintza Orokorrak errespetatzen ez dituzten erabiltzaileei.
10. Erabiltzaileak
MUNDUKIDEko webgunearen sarbidea edota erabilerak ERABILTZAILEAren baldintzak zehazten ditu, zeinak webgunera sartzen den momentutik onartzen dituen bertan zehazten diren Erabileraren Baldintza Orokorrak. Aipatutako Baldintzen erabilera aplikatu egingo da Kontratazioaren Baldintza Orokorrak gorabehera.
11. Webgunearen erabilera
ERABILTZAILEAk wegunearen erabileraren erantzukina onartzen du. Erantzukizuna erregistrora bideratuko da, behar izanez gero, zerbitzu, datueta edukietara sarbidea izateko. Erregistroan, ERABILTZAILEA erantzulea izango da benetako eta zilegi den informazioa emateko. Erregistroaren ondorioz, ERABILTZAILEAri pasahitza emango zaio, erantzulea izango da, eta erabilera ona eta isilpekoa egin beharko du.
ERABILTZAILEAk bere gain hartzen du ardura MUNDUKIDEk webgunean eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (eztabaida-foroak, blogak, txatak, eta abar kasu). Zerbitzuen izaera betiere adierazpenekoa izango da, ez mugatua, (i) legez kontrakoak eta ordena publikoaren aurkakoak diren ekintzetarako ez erabiltzeko; (ii) izaera arrazista, xenofobo, pornografiko eta ilegala, terrorista eta giza eskubideen aurkako edukiak ez zabaltzeko; (iii) MUNDUKIDEren, bere hornitzaileen eta hirugarren pertsonen sistema fisiko eta logikoen aurka ez egiteko, sarean birus informatikorik ez sartzeko, ezta arestian aipatutako kalteak eragin ditzaketen sistema fisiko zein logikoen erabilera ere; (iv) beste erabiltzaileen helbide elektronikoak ez erabiltzeko eta mezuak manipulatu edota aldatzeko.
MUNDUKIDEk eskubidea izango du pertsonen duintasuna eta errespetua urratzen duten kontrako iruzkinak ezabatzeko, eta ez ditu argitaratuko xenofobia, arrazismoa eta pornografia indartzen dituzten iruzkinak, eta ordena, segurtasun publikoa eta gazte zein haurren aurkakoak ere.
Dena dela, MUNDUKIDEk ez du bere gain hartuko erabiltzaileek foro, txat edota parte-hartzearekin lotutako tresnen inguruko iritzien ardura.